Matrikula ofizialari uko egitea

Edozein ikaslek egin diezaioke uko matrikulari, horretarako eskabidea abenduaren 30a baino lehenago aurkeztuz gero. Data horretatik aurrera, eta apirilaren 30era arte, gaixotasun edo istripu larriengatik, edo ustekabeko arazo larriengatik eskatutako uko egiteak baino ez dira onartuko. Erabakia Zuzendaritza Taldeak hartu beharko du, nahikotzat jotako arrazoiak ikusi ondoren. Erabaki honek Eskolako Erakunde Gorenaren oniritzia beharko du. Horrelako erabakia hartzeko arrazoiak hauexek dira, besteak beste: bizilekua edo lantokia aldatzea, ikasleak ikasketa ofizialak egiteko beste ikastetxe batera joan beharra izatea.

Dena dela, ikasleak, uko egiteko eskariarekin batera, horretarako dituen arrazoiak, inongo zalantzarik gabe, argi egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztuko ditu. Ikasleak aurkeztutako eskari eta agiri guztiak Eskolan artxibatuko dira dagozkien xedeetarako.
Maiatzaren 1etik aurrera, ikasleari azken ebaluazio probetara Eskolara etortzea eragozten dioten gaixotasun edo istripu larriengatik bakarrik onartu ahal izango da deialdiari uko egitea, eta hau, beti ere, eskaria egin duenak proba horietakoren bat lehenago egin ez badu.

Matrikula ofizialari uko egiteko eskaria