Ikasketa plana

Araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzako curriculumaren oinarrizko aspektuak ezartzen dituen 1041/2017 abenduaren 22ko Errege Dekretuak, eta araubide bereziko irakaskuntzak finkatzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko 80/2019 maiatzaren 21ko Dekretuak, irakaskuntza hauek hiru maila izango dituztela erabakitzen dute:

  • Oinarrizko Maila: ikasturte bi dauzka (Oinarrizko Maila A1 eta Oinarrizko Maila A2)
  • Tarteko Maila: ikasturte hiru dauzka (Tarteko Maila B1, Tarteko Maila B2.1 eta Tarteko Maila B2.2)
  • Goi Maila: ikasturte bat dauka (Maila Aurreratua C1)

Aipatutako Dekretuek maila bakoitzari dagokion ziurtagiria zehazten dute:

  • Oinarrizko Maila: Oinarrizko Mailaren Ziurtagiria A1 eta Oinarrizko Maila Ziurtagiria A2
  • Tarteko Maila: Tarteko Mailaren Ziurtagiria B1 eta Tarteko Mailaren Ziurtagiria B2
  • Goi Maila: Maila Aurreraturen Ziurtagiria C1


Maila hauen curriculumek Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren A1, A2, B1, B2 eta C1 mailei dagozkien konpetentziak hartzen dituzte erreferentziatzat.


Plan zahar eta berriaren arteko baliokidetasunak 1041/2017 Errege Dekretuaren IV. Eranskinean, eta 80/2019ko Dekretuaren II. Eranskinean agertzen dira zehaztuta.