Irakaskuntza motak

OFIZIALA

Ikasle ofizialak klasera etortzeko eta dagozkion azterketak (ohiko eta ez ohiko deialdikoak) egiteko eskubidea dauka.
Mota hau 6 mailatan banatzen da.
Ikasleak 4 deialdi dauzka maila bakoitza gainditzeko.

 
Oinarrizko Maila 1 (A1) Ziurtagiria (A1)
Oinarrizko Maila 2 (A2) Ziurtagiria (A2)
Tarteko Maila 1 (B1) Ziurtagiria (B1)
Tarteko Maila 2 (B2.1)  
Tarteko Maila 2 (B2) Ziurtagiria (B2)
Maila Aurreratua (C1) Ziurtagiria (C1)

 

MATRIKULA OFIZIALA
MAILA* NOR MATRIKULATU AHAL DA?**
Oinarrizko Maila 1 (A1) Aldez aurreko ezagutzak ez dituzten ikasle berriak eta A1eko errepikatzaileak.
Oinarrizko Maila 2 (A2) A1ean gai direnak eta A2ko errepikatzaileak.
Tarteko Maila 1 (B1) A2an eta B1.1ean gai direnak eta B1eko errepikatzaileak.
Tarteko Maila 2 (B2.1) B1ean gai direnak eta B2ko errepikatzaileak.
Tarteko Maila 2 (B2.2) B2.1ean gai direnak eta  B2ko errepikatzaileak.
Maila Aurreratua (C1) B2 mailan gai direnak eta C1 mailako errepikatzaileak.

* Maila hauek Europako Erreferentzi Marko Bateratuak ezarritakoak dira. Ikus autoebaluazio taula eta EEMBa.

** Ikasle berriak matrikula prozesuan bertan dagoen test baten bidez kokatuko dira dagokien mailan.

LIBREA

Modalitate honetan ikasleak Maila Agiriak lortzeko azterketak egiteko eskubidea besterik ez du izango.