Lekualdatzeak

Ikasleek espediente lekualdaketa eskatzeko eskubidea dute etxebizitza, lan leku, ikaste leku aldaketagatik edo espedientea jasoko duen Zuzendaritza Taldeak nahikotzat jo dezakeen beste arrazoiren batengatik. 

Lekualdaketa modalitateak

Espediente-lekualdaketan bi modalitate daude:

Indarreko matrikularen lekualdaketa:
(ikasleak uneko ikasturteari dagokion matrikula ofiziala formalizatu du jadanik).

Indarreko matrikularen lekualdaketa klaseak hasten dira egunetik bigarren hiruhilabetea amaitu arte eskatu ahal izango da. Halere Eskola berrian lekurik balego bakarrik sartu ahal izango da ikaslea.

Ohiko lekualdaketa:
(ikasleak uneko ikasturteari dagokion matrikula ofiziala ez du formalizatu)
Matrikula ofiziala hasi baino lehen eskatu beharko da.

Espedientearen jatorria
Lekualdatzea Euskal Herriko eskolen artean egiten bada, eskola hartzaileak lekualdatzea bideratuko du zuzenean.

Lekualdatzea Erkidegotik kanpoko eskola batera bada, ikasleak bertako idazkaritzan horretarako eskaera-orria aurkeztu beharko du.

Espedientea lekualdatzeko eskaera

Lekualdaketa Gasteizko HEO-etik beste eskola batera eskatzeko interesa duen ikasleak posta elektronikoz edo posta arruntaren bidez (beti ere NAN-aren kopia bat gehituz), edota eskaera inprimakia betetzeko Eskolako Idazkaritzan bertaratuz egin dezake.

Espedientea aldatzeko eskaria