Azterketak

Ikasle ofizialentzako ebaluazioa eta ziurtagiria

Ebaluazioa ikaslearen ikas-prozesuko beste elementu bat da. Ebaluazio mota ezberdinak daude.

  • Diagnostikoa egitekoa: ikasleak zer dakien zehazteko. Ikasturtea hasi baino lehen ikasleak autoubikazio proba egin lezake dagokion mailan kokatzeko.
  • Aurrerapena ebaluatzeko: ikasleak aurrera nola egiten duen ikusteko. Honetarako, autoebaluazioa egiteko eta bere burua zein mailatan dagoen ikusteko oso erabilgarria da Hizkuntzen Europako Portfolioa.
  • Jakintzakoa: proposatutako helburuak bete diren egiaztatzeko. Europako Kontseiluak Erreferentzi Marko Europar Bateratuan proposatzen dituen helburuak trebetasun guztietan lortu dituen ikusteko. Helburuok, hizkuntzen ikaskuntzarako gaitasun linguistiko komunikatiboan oinarritutako ereduan agertzen dira.

Normalean, ikasturte erdirantza balio ofizialik ez daukan proba-eredu bat egiten da.

Oinarrizko Mailako eta Tarteko Maila 1eko azken ebaluazioa sail bakoitzak erabakitakoaren arabera egingo da.
Oinarrizko Maila 2ko azken ebaluazioa Jakintzakoa izango da eta ikasle ofizialei Oinarrizko Mailari (A2) dagokion ziurtagiria eskuratzeko aukera emango die.

Tarteko Maila 1.2ko azken ebaluazioa Jakintzakoa izango da eta ikasle ofizialei Tarteko Maila 1i (B1) dagokion ziurtagiria eskuratzeko aukera emango die.

Tarteko Maila 2ko azken ebaluazioa Jakintzakoa izango da eta Tarteko Maila 2ri (B2) dagokion ziurtagiria eskuratzeko aukera emango du.

Maila Aurreratuko azken ebaluazioa Jakintzakoa izango da eta Maila Aurreratuari (C1) dagokion ziurtagiria eskuratzeko aukera emango du.

Ziurtagiria eskuratzeko, ikasleak berariazko proba batzuk egin beharko ditu. Euretan eskatutako ulertze-trebetasunak (ahozkoa eta idatzizkoa) eta adierazpen-trebetasunak (ahozkoa eta idatzizkoa) neurtuko dira eta emaitza "NAHIKO" edo "EZ NAHIKO" izango da. Objektibotasuna eta ikasle guztien aukera-berdintasuna bermatzeko, proba hauek berdinak izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko HEO guztietan.

 
  Proben deskripzioa Ataza eta ariketa ereduak Ebaluazioa
Zertifikaziorik gabeko probak A1
B2.1

 
A1
B2.1
Zertifikazio Probak A2
B1
B2
C1

 
A2
B1
B2
C1