Baliokidetzak eta kredituak

Azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuaren arabera, era honetara finkatu dira euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak, eta honela egokituko zaizkio Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Batuari (HEEMB).

Oharra: Hizkuntza Eskola Ofizialetan egindako euskera ikasketak koadroan jasotako titulu eta ziurtagiriekin daude baliokidetuta, baina ez alderantziz (4. artikulua).

HIZKUNTZA GUZTIAK

HEOeko Gaitasun Ziurtagiria izateak (5. maila edo Goi Maila), gehi edozein filologia edo Humanitate, Gizarte Zientzia edo Juridikoetan unibertsitateko goi mailako titulazioa izateak hizkuntza hori irakastea baimentzen du (1997ko ekainaren 27ko agindua, uztailaren 19ko EHAA-n argitaratutakoa).

Hizkuntza Eskola Ofizialetako ziurtagiriak izateak kredituak lortzea baimentzen du hainbat unibertsitatetako fakultateetan.

297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa

Baliokidetzeen dekretuaren aldaketa onartu du Eusko Jaurlaritzak eta euskararen ezagutza egiaztagiriak Europako Markora egokitu ditu (Gobernu Bilera 2017-07-04)


EUSKARAREN EZAGUTZA EGIAZTAGIRIEN ARTEKO BALIOKIDETZAK HIZKUNTZEN EUROPAKO ERREFERENTZIA MARKOARI EGOKITUAK

Euskara tituluen arteko baliokidetzak

Artxiboak nola deskargatu.

Artxibo batzuk PDF formatuan dauzkazu PDF.
Acrobat Reader behar duzu ireki ahal izateko. Ez badaukazu, hementxe deskargatu.