Ordutegi aldaketak

Matrikulatuta dagoen ordutegian klaseetara joan ezin daitekeen ikasleak ordutegi aldaketa eska diezaioke Ikasketa Burutzari. Horretarako, Idazkaritzan emango dioten inprimakia bete eta eskaera horren premia egiaztatuko duen agiria aurkeztuko du.
Ikasketa Burutzak, behin kasua aztertuta eta hala balegokio, ordutegi aldaketa gauzatuko du; eskatutako ordutegian plaza librerik badago.

 

Lasarte eskolatik Pio Barojara edo Pio Barojatik Lasarterako aldaketa eskariak ere modu berean egingo dira.

 

Ordutegi aldaketa eskatzeko inprimakia hemen duzu.