Baremoa

A) Eskatzailearen adina:
- Onartua izateko eskabidea aurkezten duen urtean 18 urte edo gehiago beteta izatearren: 10 puntu.
- Onartua izateko eskabidea aurkezten duen urtean 16 edo 17 urte beteta izatearren: 5 puntu.


B) Ezgaitasun-egoera (kontzeptuak ezin dira metatu):
Atal honetako puntuazioa, gehienez ere: 5 puntu.
- Eskatzailearen beraren dezgaitasunagatik: 5 puntu.
- Eskatzailea adingabea bada, horren aitak, amak, legezko tutoreak edo anai-arrebaren batek
ezgaitasunen bat izateagatik: 3 puntu.


C) Familia ugariko kide izatea:
- Maila bereziko familia ugariko kide izateagatik: 4 puntu.
- Maila orokorreko familia ugariko kide izateagatik: 2 puntu.


D) Lanbide-egoera:
- Matrikula egin nahi den ikasturtearen aurrekoan Euskal Autonomia Erkidegoko
ikastetxeetan eskolak ematen dituzten Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan,
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketa zikloetan eta
Hizkuntza Eskola Ofizialetan edo Unibertsitateetan eskolak eman izanagatik: 10 puntu.