Klaseetara etortzea

Abenduaren 2ko 201/2008 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako ikasleen eskubide eta betebeharrei buruzkoak, ikasle guztiek derrigorrean joan behar dute klasera. Ezin dira klasera borondatez joateko sistemak inolaz ere ezarri ikasle ofizialentzat.


Onartzen diren justifikatu gabeko hutsegite mugara heltzean, ofizialtasuna galtzen da. Ikasleak hutsegiteen erdia zein guztiak betetzean, horren berri jasoko du.

Aurrez aurreko ikastaroetan justifikatu gabeko hutsegiteak 14  dira eta erdia 7; ikastaro semipresentzialetan 7 eta 4 hurrenez hurren.

Ikasleak justifikatu gabeko 14 edo 7 hutsegite baino gehiago egingo balitu, ofizialtasuna galduko luke. Aldez aurretik, jakinaraziko zaio hutsegiteen erdia bete duela. Hutsegite guztiak betetzean postaz izango du horren berri.

Ikastaro erdipresentzialetan justifikatu gabeko hutsegiteak dira eta erdia 4.

 

Hutsegiteen justifikazioa

Adin nagusiko ikasleek edozein lan-harremanetan exijitzen direnen antzeko agiriak aurkeztu beharko dituzte beren hutsegiteak justifikatzeko.

Gurasoek edo tutoreek justifikatu beharko dituzte adin txikiko ikasleen hutsegiteak. Guraso edo tutoreren batek ikasleren baten hutsegiteak etengabe justifikatzen dituela uste baldin bada, ikasketa-buruak beste justifikagiri batzuk aurkezteko eskatu ahal izango du.

Justifikatu gabeko hutsegiteak

Behin eta berriz egiten diren justifikatu gabeko hutsegiteak, ofizialtasunaren galera suposatuko dute ikaslearentzat eta baita matrikulatzeko lehentasunarena ere. Halere, ez da sekula galtzen azterketa egiteko eskubidea.

Justifikanteak aurkezteko epea

Hutsegitea aurreikusita badago, bere irakasleari justifikatu beharko dio gertatu baino lehen. Ezustekoa gertatzen bada (gaixotasuna, istripua, etab.), dagokion justifikantea helduarazi beharko dio irakasleari bi aste baino lehenago.